Eneko Saralegi leitzarrak irabazi du Euskal Herriko hirugarren mailako aizkora txapelketa

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 16a, 19:00

Eneko Saralegi txapelduna eta Ioritz Gisasola txapeldunordea, Iker Bizente eta Gerardo Bengoarekin.

Ioritz Gisasola bizkaitarrarekin lehia estua izan zuen eta biak igoko dira bigarren mailara

Abenduaren 14an Otxandion (Araba) jokatu zen Euskal Herriko hirugarren mailako Aizkolarien Txapelketa, eta bertan Eneko Saralegi leitzarrak txapela jantzi zuen. Lehia estua izan zuen Ioritz Gisasola bizkaitarrarekin, eta azken enborra leitzarrak lau segundo atzetik moztu bazuen ere, azkenean minutu erdiko aldea atera zion.

Hiru kana-erdiko eta bi 60 ontzako pago enbor ebakitzeko 13 minutu eta 57 segundo behar izan zituen Saralegik. Bigarren izan zen Ioritz Gisasola (14:29) eta hirugarren Txomin Amundarain (15:09). Ondoren, Goizeder Beltza (15:39), Luis Polanco (16:20) eta Julen Aranberri (16:36) sailkatu ziren. Saralegik eta Gisasolak heldu den urtean bigarren mailan jokatuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun