Haurrentzako zinema emanaldia izanen dute igandean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 13a, 16:00
Euskaraz eskainiko dute Ballerina filma.

Ballerina filma eskainiko dute abenduaren 15ean, 17:00etatik aurrera Leitzako Erleta Eskolako jangelan. Sartzea euro bat ordaindu beharko da. Ordu eta erdi irauten duen filma, euskaraz eskainiko dute.

Eric Summerrek zuzendutako film frantziarra da Ballerina. Felicia da protagonista, neskatila umezurtza. Ausarta da eta amets bakarra du; dantzari bilakatzea. Ametsa egi bihurtzeko bidean Victorren, bere adiskidearen, laguntza izanen du. Biek abentura zirraragarriak biziko dituzte Frantziako hiriburu magikoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun