Haurrentzako ipuin-kontaketa saioa izanen dute ostegunean Leitzako liburutegian

Ttipi-Ttapa 2019ko abenduaren 16a

Lau eta zazpi urte arteko haurrentzat egokia den saioa da.

Txapela buruan eta ibili munduan emanaldia eskainiko du abenduaren 19an Kontalari2 taldeak. Leitzako liburutegian izanen da saioa, 18:00etatik aurrera. Lau eta zazpi urte arteko haurrentzat egokia den ipuin-kontaketa saioa da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun