Gabonetako kontzertua eskainiko dute abenduaren 15ean Goizuetan Umore Ona abesbatzak eta herriko haurrek

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 13a, 13:00
Umore Ona abesbatzak eta herriko haurrek elkarrekin ere kantatuko dute.

Igandean 12:30ean hasiko da emanaldia elizan eta Hernaniko Imanol Kamioren Akordeoi Bandak ere joko du

Abenduaren 15ean, herriko haurrek eta Umore Ona abesbatzako kideek Gabonetako kontzertua eskainiko dute igandean 12:30ean elizan. Haurrak Ainara Narbartek zuzenduta ariko dira eta Umore Ona Abesbatzak eta Hernaniko Imanol Kamioren Akordeoi Bandak elkarrekin eskainiko dituzte kanta batzuk Eneko Amundarainek zuzenduta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun