Eneko Saralegi leitzarra ariko da larunbatean Otxandion jokatuko den Euskal Herriko hirugarren mailako aizkora txapelketaren finalean

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 12a, 19:00

Eneko Saralegi leitzarra, Igantzin lanean.

Txapelduna eta txapeldunordea bigarren mailan lehiatuko dira datorren urtean

 

Euskal Herriko hirugarren mailako aizkora txapelketaren finala jokatuko da abenduaren 14an, larunbatean 17:30ean Otxandioko (Bizkaia) Mañondoko pilotalekuan. Sei aizkolari ariko dira nor baino nor gehiago, tartean Eneko Saralegi Martinikorena leitzarra.

Leitzarrarekin batera bertze bi nafar, Txomin Amundarain eta Goizeder Belza; arabar bat (Luis Mari Polanco), gipuzkoar bat (Julen Aranberri) eta bizkaitar bat (Ioritz Gisasola) ariko dira. Hain zuzen, udan, Ezkurran (abuztuaren 17an), Gatikan (abuztuaren 25ean) eta Irurtzunen (irailaren 15ean) egin ziren kanporaketetaan, bakoitzean lehen bi postuetan sailkatutako aizkolariek lortu zuten finalerako txartela. Baina, Xabier Orbegozo mina hartuta dagoenez, ezin izanen du aritu eta bere ordez Ezkurrako kanporaketan hirugarren postuan sailkatu zen Julen Aranberrik parte hartuko du.

Aizkolari bakoitzak bortz enbor moztu beharko ditu, 54 ontzako hiru eta 60 ontzako bi. Otxandioko txapelduna eta txapeldunordea Euskal Herriko bigarren mailara igoko dira datorren urterako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun