Haurrentzako Eguberrietako tailerrak eskainiko dituzte Arano, Areso eta Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 13a, 11:00
Jokoak, eskulanak... egiteko aukera izanen dute haur eta gaztetxoek, lagunartean euskaraz ongi pasatuz.

Eguberrietako oporretan jostatzeko eta ongi pasatzeko tailerrak antolatu dituzte Arano, Areso eta Goizuetan. Euskara Zerbitzuak eta hiru herrietako udalek elkarlanean antolatu dituzte saioak eta Dindaia Fundazioko bi begiralek emanen dituzte. Abenduaren 16ra arte dute izena emateko aukera.

Goizuetan, abenduaren 23an, 26an eta 30ean eskolan elkartuko dira;  Areson, udaletxeko goiko aretoan, abenduaren 26an eta Aranon, Maisuenean, abenduaren 27an. Hiru orduko tailerrak izanen dira, 10:00etatik 13:00etara. Ume eta saio bakoitzeko hamar euro ordaindu beharko dituzte. Goizueta eta Aranoko kasuan, egun baterako, bi egunetarako, hiru egunetarako edo lau egunetarako eman dezakete izena. 

Izen-ematea abenduaren 16ra arte
Izena emateko orria eskolan banatu dute eta abenduaren 16a baino lehenago tutoreari eman beharko diote diruarekin batera gutunazal batean sartuta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun