Gabon kanten entsegua eginen dute larunbatean Leitzako Aurrera Elkartean

Ttipi-Ttapa 2019ko abenduaren 11

Datozen bi larunbatetan eginen dituzte entseguak.

Orantzaro eta Maimurri ongietorria behar bezala emateko, eztarriak berotu eta Eguberrietako kantak entseatzen hasiko dira larunbat honetan Leitzan. Aurrera Elkartean 11:00etan bilduko dira eta haur zein gurasoei egin diete bertaratzeko deia. Hurrengo entsegua abenduaren 21ean izanen dute ordu eta toki berean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun