Leitzako Kaxkabeltza Elkarteak 2.000 euro banatuko ditu Eguberrien bueltan

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 18a, 06:30

500, 300 eta 200 euroko erosketa-txartel bana eta 100 euroko hamar erosketa-txartel zozketatuko dituzte.

Leitzan erosi, denok irabazi!  goiburupean, herrian erosketak egiten dituzten bezeroak saritzeko asmoz Eguberrietako kanpaina berezia antolatu du Kaxkabeltza Elkarteak. Abenduaren 16tik urtarrilaren 6ra arte erosketak egiten dituzten guztiek izanen dute saria irabazteko aukera. Denera, 2.000 euro banatuko dituzte elkarteko komertzioetan erabiltzeko; 500, 300 eta 200 euroko erosketa-txartel bana eta 100 euroko hamar erosketa-txartel zozketatuko dituzte.

Zozketan parte hartzeko, Kaxkabeltzako komertzioren batean erosketa egin, erosketa-tiketean izena eta telefonoa idatzi eta komertzioetan jarriko dituzten kutxetan sartu beharko dute. Irabazleen izenak urtarrilaren 7an jakinaraziko dituzte Karrape Irratian. 

Txokolate jana abenduaren 20an
Kanpainari hasiera eman eta Eguberri giroan sartzeko, txokolate jana antolatu dute abenduaren 20an. 17:30ean plazan banatuko dute komertzianteek txokolatea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun