Leitzako Errege kabalgataren aldeko boletoak salgai jarri dituzte

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 10a, 15:00
Hiru erregeak etxez etxe ibiliko dira Leitzan

Aurrera Kirol Elkarteak antolatzen du urtero Leitzako Errege Kabalgata. Ekitaldiak dakartzan kostuei aurre egiteko boletoak salgai jarri dituzte aurten ere. Euro baten truke, herriko komertzioetan edo Aurrera Elkarteko kideen bidez eskura daitezke.

Bi lagunentzako afari ederra zozketatuko dute. 2020ko ilbeltzaren 5ean ONCEko zozketako azken hiru zenbakiekin bat egiten duen txartelaren jabea izanen da irabazlea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun