Urtebetetze tartak egiteko ikastaroa larunbatean Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 10a, 11:00
Tartak egiten ikasteko ikastaroa larunbatean izanen da, eskolako jangelan.

Ostegun arte eman daiteke izena Amaia kafetegian

Cebank-eko goi mailako titulua duen sukaldari baten eskutik, urtebetetze tartak egiten ikasteko aukera izanen dute abenduaren 14an Goizuetan. Eskolako jangelan dute hitzordua. Bertaratzen direnek, bizkotxoen oreak prestatzen eta betegarriak egiten ez ezik, tartak dekoratzen ikasiko dute. Gehienez 12 lagunek eman dezakete izena eta osteguna izanen da azken eguna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun