Leitzan erosi, denok irabazi izenburupean kanpaina berezia egin dute azaroan Kaxkabeltza Elkarteko kideek. Herrian egiten diren erosketak saritu dituzte eta 100 euroko bost erosketa-txartel zozketatu. Abenduaren 4an egin zuten zozketa eta Leitzako Ana Erregerena, Birginia Mariezkurrena, Manolo Iparra eta Teodoro Galindo eta Aresoko Mari Luz Pellejero izan dira saridunak.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.