Leitzarrek elektro-fanfarrea osatzeko lehendabiziko urratsa eman dute

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 9a, 11:15
Azaroaren 29an taldetxoa elkartu zen eta musika egarriz gelditu zirenez, hurrengo hitzordua zehaztu zuten.

Azaro bukaeran, hilaren 29an, elektro-fanfarrea osatzeko bilera egin zuten Leitzan. Taldetxo polita elkartu zen eta musika egarriz gelditu zirenez, hurrengo entsegurako hitzordua zehaztu zuten. Abenduaren 19an, ostegunean, bilduko dira berriz, 19:00etan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako musika gelan. Parte hartzeko gogoz gelditu zirenak ere gonbidatu dituzte: «azaldu lasai eta egin zure ekarpen musikala!».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun