Eskola eremuan estalpea egiteko finantziazioa eskatuko du Leitzako Udalak

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 6a, 09:15
Hilaren 11n parlamentura joko dute eskola eremuan estalpea egiteko finantziazio eske.

Leitzako Udalak orain arteko herri-lanen nondik norakoak azaldu eta hurrengo proiektuak aurreratu ditu

Leitzako hainbat udal ordezkarik eta herriko eragilek eskola eremuan estalpea egiteko finantziazioa eskatzera joanen direla adierazi dute. Hilaren 11n parlamentura joatekoak dira.

Hori ez ezik, beste hainbat lanetan ere ari direla eta «aurrera doazela» argitu dute. Zolaberritze lan batzuk amaituta, Atekabeltz atzealdeko auzoan ari dira eta Gabonetarako zabaltzekoa dute. Herri Aretoa, berriz, martxoan bukatzekoa dute eta udaletxean mendebaldeko pareta txukuntzeari ekin zaio.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun