Asteazkenero pediatra zerbitzua izanen dute Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 5a, 09:00
Asteazkenero 11:20etatik 14:30era izanen dute zerbitzua.

Azken hilabeteetan egoera ezegonkorrean egon ondoren, pediatra zerbitzua martxan dute herrian. Azaroaren 28an hasi zen Teresa Rodriguez herriko ttikienak artatzen eta aurrerantzean astero izanen dute. Hasiera batean ostegun goizetan etortzekoa zen arren, hemendik aurrera asteazkenetan izanen dute.

11:20etatik 14:30era bitarte, Teresa Rodriguezek artatuko ditu herriko ttikienak. Osasun Kontseilariak Udalari jakinarazi dionez, aurrera begira, pediatra lanpostu hori oposizio lehiaketa bidez esleitzeko asmoa dute. Esleipen horretan, Leitza eta Goizuetako postuak batera banatuko lirateke. Ea hala den eta arazoa behin betiko konpontzen den.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun