Kirolak berez dakar irabaztea ala galtzea eta bietatik dastatu du asteburu honetan Iera Agirre pilotari leitzarrak. Larunbatean, Bizkaia torneoko bigarren edizioa irabazi zuen Ainhoa Romerorekin bikote eginez. Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatutako finalean 22-12 irabazi zieten Aldai eta Mendizabali. Igandean, aldiz, Emakumeen Master Cup txapelketako pilota goxoko finalerdia galdu zuen, 18-2, Etxebarriko Leire Etxanizen kontra.
Beste finalerdian, Usansoloko Patri Espinar-ek 18-7 irabazi zion Gernikako Olatz Arrizabalagari, beraz, pilota goxoarekin, bizkaitarren arteko finala izanen da. Pilota mixtoarekin, berriz, Aginagako Miriam Arrillagak eta Bidaniko Miren Larrartek lortu dute finalerako txartela.
Promozio mailako finala ere jokatu zen larunbatean Otxandion eta Sakanako Amaia Jakak 22-8 irabazi zion Otxandioko Ainhoa Ruiz de Infanteri
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!