Feria egun handia izan dute Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2019ko abenduaren 2a

Feria egunaren hamaseigarren edizioa izan zuten larunbatean Goizuetan. Azienda, artisau eta nekazaritza feriaren aitzakiapean jende dezente bildu zen herrian. Euriaren beldur, postuak eskolako pilota plazan paratu zituzten; azienda, berriz, plazan. Herri-kirol desafioa, bazkaria eta musika izan zituzten, guztien gozagarri. Argazkiak: Felix Loiarte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun