Urrezko Aizkolarien Kopako kanporaketa jokatuko dute larunbatean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 27a, 13:00
Jon Rekondo eta Ruben Saralegi leitzarrak Aguraingo kanporaketarako txartela lortzeko lehian ariko dira.

Amazabal pilotalekuan, 19:00etan, hasiko da Eusko Label Sariko norgehiagoka. Jon Rekondo eta Ruben Saralegi leitzarrak eta Juanjo Lopez Azpilikueta ariko dira aizkoran. Hitzordu berean, Gabonetako Harri-jasotze Kopa ere jokatuko dute.

54 ontzako hamar enbor ebaki beharko dituzte aizkolariek. Agurainen abenduaren 6an jokatuko duten hurrengo kanporaketarako txartela egonen da jokoan. 

Mateo Coloma eta Aritz Etxebarria Ureta ariko dira harri-jasotzen. 100 kiloko zilindro zaharra, 100 kiloko kubikoa eta 100 kiloko bola bizkarreratu beharko dituzte.  Hiru minutuan ahalik eta lanik txukunena egiten saiatuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun