Herriko hainbat txoko globo moreekin apaindu dituzte goizean goizetik eta arratsaldean, globo hauek bilduz, kalejira egin dute herrian barna. Arropa moreak jantzita, argazkia atera dute bertaratutakoek. Plaza musikaz girotu dute.
Hemendik aurerra ekintza gehiago antolatzeko asmotan omen dira, autodefentsa feministako formakuntza, besteak beste. Talde irekia da, eta bertan parte hartu nahi duten emakume guztiak besozabalik hartuko dira. Bestalde, Udalak EH Bilduk proposatutako adierazpena onartu zuen joan den azaroaren 19ko ez ohiko batzarrean.
Ikusten den bezala, Goizuetan emakumeak antolatzen ari dira eta argi dute indarkeria matxistaren aurrean zero tolerantzia izango dutela.