Giro ederrean ospatu dute Erleta Eskolaren 50. urteurrena

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 25a, 18:54

Askorako ematen du mende erdiak eta are gehiagorako bere pareta artean milaka ikasle ibili direnean. Igandean bete zituen Leitzako Erleta Eskolak 50 urte eta bezperan egin zuten ospakizun festa. Eskolako ateak parez pare ireki eta kantu, jolas, dantza eta konturako aukera izan zuten bertan bildu zirenek. Argazkiak: A. Iparragirre, S. Sagastibeltza eta A. Arraiza.

Eguraldi petralak ez zuen pestarako gogoan eraginik izan eta goizean goizetik asko izan ziren eskolara hurbildu zirenak. Urteetan atzera egiteko gonbidapena luzatu zieten bertaratu zirenei: argazki zaharrak ikusi, garai bateko erara apaindutako gelan argazkiak atera, tresna zaharren erakusketan bitxikeria bat edo beste ikusi....  Arantxa Azpirozek, Erleta Eskolako zuzendariak. egin zien ongietorria eta ekitaldia egin zuten segidan Aurrerako dantzarien laguntzarekin. Garai bateko jolasetan aritu, pilota partidak ikusi eta bazkaltzeko bildu ziren gero. Kuadrilla polita elkartu zen eskolako jangelan. Bazkalondoan kantuan aritu ziren Olaia eta Iratiren erritmora. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun