Azaroak 25

Aresoko eskolako haur, irakasle eta gurasoek bat egin dute azaroaren 25eko aldarrikapenekin

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 25a, 18:28

Indarkeria matxista gehiagorik ez! argi azaldu dute Aresoko Nazabal eskolako haur, guraso eta irakasle beraien nahia. Eskolako irteeran, 16:15 aldera, bildu dira eta elkarretaratze berezia egin eta argazkiak atera dituzte. 

Nazabal Eskolako irakasleek gurasoei egin zieten ekitaldietan parte hartzeko gonbidapena. Eskolan gaia landu dute txapak eta pankartatxo bat eginez. Gaurko elkarretaratzean aldarrikapen guztiak kalera atera eta abesti batzuk entzunez, korroan olatua egin dute Indarkeria matxista gehiagorik ez! ozen eskatzearekin batera. Gero denek elkarrekin taldeko argazkia atera dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun