Azaroak 25

Asteburuan hasi dira Sastrakak Leitzaldeko Feministak azaroaren 25erako giroa berotzen

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 25a, 12:45

Poteo feminista egin zuten igandean Leitza bildu ziren hainbat emakumek.

Lagun arteko giro gozoa baliatuta, aldarrikapenerako tartea hartu zuten igandean Sastrakak Leitzaldeko Feministek. Leitzako plazatik hasita poteo feminista egin zuten eta Torrean bazkaltzeko bildu ziren gero.

Segidan, mito, izaki eta kondairak aditzeko aukera izan zuten Nerea Ariznabarreta ipuin-kontalariaren eskutik. Eguna borobiltzeko, Maria Ribero Duoren kontzertua izan zuten Torrean.

Nerea Ariznabarretaren eskutik mito, izaki eta kondairen inguruko kontuak aditzeko aukera izan zuten bazkalondoan.

Gaur, azaroak 25, Leitzako Lopenean kontzentrazioa eginen dute: «menpeko, esplotatu eta baztertuta nahi gaituztenen aurrean, bizirik eta borrokan jarraitzen dugula aldarrikatuko dugu. Hau ez baita gure bakea!» esanez egin dute parte hartzeko deia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun