Euskarazko jolas eta kantuen ikastaroa prest dute Leitzan abendurako

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 4a, 09:30
Euskarazko jolasak, kantak... erakutsiko dizkiete guraso eta zaintzaileei.

Abenduaren 10a baino lehenago eman beharko da izena

0-3 urte arteko haurrei eta haien gurasoei eta zaintzaileei zuzendutako saioa abenduaren 12an eginen dute. Itzaire Haur Eskolan bilduko dira 17:00etatik 19:00etara.

Jolastuko gara?  galdera luzatu diete 0-3 urte arteko haurrei eta haien guraso eta zaintzaileei. Abenduaren 12an, 17:00etatik 19:00etara Itzaire Haur Eskolan eskainiko dute euskarazko jolas eta kantuen ikastaroa. Tailerra doakoa izanen da eta haurtzaindegi zerbitzua eskainiko dute. Interesa duenak Gizarte Zerbitzuetara deitu beharko du izena emateko abenduaren 10a baino lehenago.

Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, Sareak eta Nafarroako Gobernuak antolatu dute tailerra. Aurreneko zatian gurasoak bakarrik ariko dira eta bigarren zatian guraso eta haurrek ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izanen dute elkarrekin. Dindaia Fundazioko profesionalek gidatuko dute saioa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun