Euskararen Eguna ospatzeko banabar jatea eta bertsolariak izanen dituzte Leitzan

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 27a, 06:30
Alaia Martin eta Sebastian Lizaso ariko dira bertsotan.

Alaia Martin eta Sebastian Lizaso gonbidatu dituzte bazkalondoa alaitzeko

Asteartera arte esperoan egon gabe, aurreko igandean Euskararen Eguna ospatzeko gonbidapena egin du Torrea Elkarteak. Banabar jatea antolatu dute abenduaren 1ean, 14:30ean eseriko dira mahaiaren bueltan eta sabela ongi bete ondotik, Alaia Martin eta Sebastian Lizaso bertsolariek saioa eskainiko dute.

Bazkarirako txartelak Torrean jarri dituzte salgai; langileek 23 euro ordaindu beharko dituzte eta langabetuek 18 euro. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun