Umore Ona pilota txapelketako laugarren eta bosgarren jardunaldiak jokatu dituzte asteburuan Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 25a, 20:00

Ostiral arratsaldean eta igande goizean lau kategoriatan banatuta guztira 12 partida jokatu zituzten. Hasiera batean, igandeko partidak Aranon jokatzekoak baziren ere, eguraldi txarra tarteko, azkenean ostiraleko partidak bezala igandekoak ere Goizuetan jokatu behar izan zituzten.

Goizuetako Umore Ona pilota txapelketaren laugarren edizioa jokatzen ari dira aurten eta etxeko pilotariak ez ezik, eskualdeko eta Euskal Herriko hainbat tokitako pilotariak ari dira parte hartzen. Orain arte, ostiral arratsaldetan jokatu izan dituzte partidak, baina asteburu honetarako bi hitzordu prestatuak zituzten, ostiralean Goizuetan jokatzeko eta igandean Aranon jokatzeko, baina eguraldiak lagundu ez zuenez, azkenean, igandeko partidak ere Goizuetan jokatu behar izan zituzten.

Ostiraleko laugarren eta igandeko bosgarren jardunaldietako emaitzak:

Umeak:

  • J. Larin (Umore Ona) - M. Garmendia (Umore Ona) 18- H. Aranberri (Umore Ona)- E. Aranberri (Umore Ona) 8.
  • A. Legarreta (Umore Ona) - J. Alsua (Umore Ona) 18 - Manel Seges (Umore Ona) - M. Zurutuza (Umore Ona) 6.

Kimuak:

  • A. Zubillaga (Aurrera)- O. Alkorta (Aurrera) 18 - Azpiroz (Bortziriak) - Korta (Bortziriak) 13
  • M. Martinez (Aurrera) - X. Telletxea (Aurrera) 18 - Aizpuru (Añorga) - Cuesta (Añorga) 0.
  • O. Mazizior (Hernani) - E. Oses (Hernani) 18 - A. Sagardui (Umore Ona) - O. Ruiz (Umore Ona) 11.

Haurrak:

  • Bertiz (Añorga)- Allende (Añorga) 18 - Ugartemendia (Aurrera)- E. Galartza (Larraun) 11.
  • E. Etxenike (Bortziriak) - E. Madariaga (Bortziriak) 18 - Sagastibeltza (Aurrera)- J. Sotil (Larraun) 12.
  • M. Olaitz (Oiarpe) - M. Leonet (Oiarpe) 18 - Artola (Hernani) - X. Iturbe (Hernani) 12.
  • Legarreta (Umore Ona) - Elizegi (Umore Ona) 18 - E. Perez (Eple) - Aiestaran (Eple) 1.

22 urtez azpikoak

  • F. Arribillaga (Ardoi) - A. Goikoetxea (Irurtzun) 22 - A. Oteiza (Bergara) - H. Otermin (Bergara) 8.
  • Etxezarreta (Andoain) - Arrate (Andoain) 22 - Telletxea (Erreka) - Odriozola (Eple) 18.
  • Galartza (Larraun) - Gurrea (Larraun)- 22 - Arizmendi (Hernani) - Iruretagoiena (Hernani) 3.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun