'Euskara eta generoa' hitzaldia eskainiko dute Leitzan ostegunean

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 26a, 09:30
Lorea Agirre eta Idurre Eskisabel izanen dira hizlariak.

Idurre Eskisabel eta Lorea Agirrek Euskara eta generoa hitzaldia eskainiko dute azaroko azken ostegunean. Torrean, 18:30 aldera hasiko da saioa. Kazetariak eta antropologoak dira bi hizlariak. Hizkuntza eta generoaren uztarketak nortasuna eraikitzeko orduan pisurik ote duten azalduko dute.

2014tik Jakin aldizkariko zuzendaria da Agirre, eta Eskisabel, Jakin taldeko kidea. Izan al zaitezke feminista euskaltzale izan gabe? Eta euskaltzale feminista izan gabe? galderei erantzuten saiatuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun