Haur-eramaile tailerra eginen dute azaroaren 28an Leitzan

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 25a, 14:00
Haur-eramaile tailerra eginen dute ostegun arratsaldean Leitzako Udaletxean.

Ostegunean 17:30ean udaletxeko lehen solairuan

Haur-eramaile tailerra eginen dute azaroaren 28n, ostegunean 17:30ean Leitzako udaletxeko lehen solairuan. Apuntatzeko epea azaroaren 27an bukatuko da eta izen-ematea eta informazioa 948 510840 telefonoan egin daiteke. Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Adin txikiko tratu onen Sareak, Anikote kiroldegiak eta Nafarroako Gobernuak antolatu dute tailerra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun