Osasunakoen bisitarekin gorriz jantzi zen Leitzako Udaletxea

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 22a, 17:00

Osasunako lehen taldeko Oier Sanjurjo eta Jon Monkaiola jokalarien bisita izan zuten azaroaren 21ean Leitzako Udaletxean. Aretoan kolore gorria izan zen nagusi, aretoa txiki, haur ugari bertaratu ziren-eta.  Udalak, hitzordua baliatuta, Osasuna Fundazioarekin duen hitzarmena berritu zuen beste urte betez.

Eneko Anduezak, Leitzako Udaleko kirol zinegotziak, sinatu zuen hitzarmena  Tomas Barrenetxe, Osasuna Fundazioko ordezkariarekin. Fundazioak Leitzan du Nafarroako futbol eskoletako egoitzetako bat eta Udalak Fundazioari diru-ekarpena egin eta Leitzako kirol instalazioak erabiltzeko baimena emanen dio. 

Ikusmin handia sortu zuen hitzorduak eta jokalariek hainbat opari eta sinadura banatu zituzten han bildu ziren haurren artean. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun