Leitzako herriguneko zoladura konpontzeko lanak bukatu dituzte

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 22a, 10:00
Leitzako Herri Aretoaren ingurua guztiz berritu dute.

Leitzako herriguneko zoladura lanak bukatzen aritu dira asteartean hasi eta ostegunera arte. Lan horiek bukatuta, datozen asteetan Gorriztarango errepideko lanak eginen dituzte eta segidan, margoketa eta seinalizazio lanekin hasiko dira. 

Asteartean, Olaberriko biribilgunearen eta Amazabal auzoaren artean aritu ziren lanean eta asteazken eta ostegunean Elbarren kaleko zoladura, Lopenetik hasi eta Inguruarterainokoa berritu zuten.  Lanen ondorioz, tarteka, trafiko mozketak egin behar izan zituzten. Eragozpen horiengatik barkamena eskatu du Udalak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun