22 urtez azpikoak izanen dira jardunaldia abiatuko dutenak. Hernani klubeko Arizmendi eta Intsausti Larraun taldeko I. Galartza eta I. Gurrearen kontra ariko dira.
Ondotik, umeak, kimuak eta haurrak ariko dira, hurrenez hurren. Umeen artean, Umore Onako M.Seges eta M. Zurutuza Umore Onako A.Legarreta eta J.Alsuaren aurka jokatuko dute.
Haurren kategorian, bi partida izanen dira ikusgai. Oiarpeko M. Olaiz eta M. Leonet Hernaniko A. Elizazu eta X. Iturberen kontra ariko dira lehendabizi; eta Epleko E.Perez eta E.Lizarazuk Umore Onako O. Legarreta eta E.Elizegi izanen dituzte arerio.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!