Umore Ona Pilota Txapelketako partidak ostiralean Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 21a, 11:15

Sei partida jokatuko dituzte ostiral arratsaldean Goizuetan.

IV. Umore Ona Pilota Txapelketako kanporaketak jokatuko dituzte bihar, azaroaren 22an, Goizuetan. 17:30ean hasiko dira partidak.

Umeen arteko kanporaketak izanen dira lehendabizi. Umore Onako  J. Larin eta M.Garmendiak, bikote osatuta, H. Aranberri eta E. Aranberriren aurka jokatuko dute.

Segidan, kimuen txanda izanen da. Aurrerako A.Zubillaga eta O. Alkorta Bortzirietako Azpiroz eta Kortaren aurka ariko dira. Haurren artean, Añorgako Vertiz eta Allende elkarrekin ariko dira, Aurrerako Ugartemendia eta Larraungo E. Galartzaren aurka. Bortzirietako E. Etxenike eta E. Madariagak Aurrerako Sagastibeltza eta Larraungo J.Sotil izanen dituzte aurkari.

22 urtez azpikoetan bi partida izanen dituzte. Ardoi taldeko F.Arribillaga eta Irurtzungo A.Goikoetxea Bergarako A. Oteiza eta H.Oteiza eta H.Oterminen kontra ariko dira.

Akitzeko, Andoingo Etxezarreta eta Arratek Erreka taldeko Telletxea eta Epleko Odriozola izanen dituzte arerio.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun