Leitzaldeko Jubiloteka zerbitzua martxan jarri dute berriz ere

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 20a, 15:00

Astean behin, hiru orduko saioa izaten dute Arano, Areso, Goizueta eta Leitzan

Gorputza eta burua lagunartean lantzeko aukera dute berriz ere Arano, Areso, Goizueta eta Leitzako 65 urtetik gorako herritarrek. Azaroaren 11n jarri zuten martxan eta astean behin, hiru orduko saioa izaten dute herri bakoitzean, 10:00etatik 13:00etara. Leitzan astelehenetan, Goizuetan astearteetan, Areson asteazkenetan eta Aranon ostegunetan. Olaia Salaberria goizuetarra ari da monitore lanetan eta luzaketak, koordinazioa, oreka, memoria ariketak, komunikazioa, ipuinak, tertulia... landuko dituzte eta erabiltzaileen arabera programa egokitzen joanen dira.

Erantzun polita

Leitzan oraingoz hamaika laguneko taldea osatu dute, Goizuetan zortzi bat lagun elkartzen dira eta Are­so eta Aranon lauz­pa­bost erabiltzaile ditu Jubilotekak. Dena den, ez da talde itxia eta urtean zehar ere aukera iza­nen da nahi denean hasteko. Ez dago kopuru mugarik, eta ikas­tur­te osoan aritzea ere ez da derrigorrezkoa. Gizarte Zerbitzuetatik «animatu eta zerbitzua probatzeko» esan nahi diete adinekoei.

Izena eman, edo hurbildu

Dena den, taldeak behar bezala antolatzeko komeni da izena ema­tea. Ho­rre­ta­rako, Gizarte Zer­bi­tzu­eta­ra jo, 948 51 08 40ra deitu edo saioren ba­te­ra hurbilduta ere hasi daiteke. Ber­tan emanen dute behar den in­for­ma­zi­oa. Zerbitzua ordaindu egiten da, eta bakoitzaren pen­tsi­o­­aren arabera egokitzen dute pre­­zi­oa: bost eta hamar euro artean ordaintzen da nor­ma­le­an, gehienez, hileko, eta doan ere jaso daiteke zerbitzua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!