Leitzaldeko Emakume Taldearen aurreneko bilera azaroaren 26an deitu dute

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 20a, 14:00
Emakume baserritarren bilkura egin zuten iaz.

Lurralde berriak esploratzeko ataria eskaini nahi diete Arano, Areso, Goizueta eta Leitzako emakumeei. Horretarako, Emakume Taldea sortu dute. Azaroaren 26an, asteartearekin, Udaletxeko Batzar Aretoan elkartuko dira 17:00etatik 19:00etara.

Maiatzera bitarte, hilabetean behin elkartzekoak dira. Hurrengo hitzorduak urtarrilaren 14an, otsailaren 11n, martxoaren 10ean, apirilaren 28an eta maiatzaren 26an izanen dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun