Azaroaren 23an 50. urteurreneko pesta ospatuko dute Erleta Eskolan. Hain juxtu, mende erdia bete baino egun bat lehenago,1969ko azaroaren 24an ireki zituen-eta ateak eskolak.
Bertako ikasleek, guraso elkarteko kideek eta udalak elkarlanean antolatutako pesta izanen da eta herriko jende askok bertan ikasi duenez, denei luzatu nahi izan diete pestan parte hartzeko gonbidapena. Goizean, 10:30ean irekiko dute eskola eta pasilloetan jarriko dituzten argazkiak ikusiz eskolako historian atzera egiteko aukera izanen da. Gero, dantzariek saioa eskainiko dute eta pilota partidak ere izanen dira. Bi ekitaldiak Aurrera Elkarteko kideen laguntzarekin antolatu dituzte. Gero, bazkaria izanen dute eskolako jangelan (txartelak eskolan bertan, Maimurren eta Astizen jarriko dituzte salgai). Bazkalondoan guraso elkarteak antolatutako jokoak izanen dituzte eta bukatzeko Olaia eta Irati aresoarrek kantaldia eskainiko dute. Elkarlanean prestatutako pesta, elkarrekin gozatuko dute.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!