'Haur bat izan behar dugu eta orain...' hitzaldia eskainiko dute hilaren 19an Leitzan

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 17a, 11:00

Asteartean 11:00etan Leitzako udaletxeko lehen solairuan

 

Haur bat izan behar dugu eta orain… Gurasoei zuzendutako saioa izanen dute Leitzan eta tramiteak, eskubideak, laguntzak, familiako aldaketak, haurraren beharrak eta zaintza, guraso izatearen alde ezkutuak... izanen dituzte hizpide. Azaroaren 19an, Udaletxeko lehen solairuan, asteartean 11:00etatik 12:00etara. Leitza, Areso, Goizueta eta Aranoko Adin txikikoen tratu onen Sareak antolatu du ekitaldia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun