Goizuetako pilota txapelketaren hirugarren jardunaldia jokatuko dute azaroaren 15ean

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 14a, 20:00

Goizuetako pilotalekuan jokatuko dute hirugarren jardunaldia ere.

Ostiral arratsaldean, 17:30etik aurrera, zazpi partida izanen dira

Goizuetako Umore Ona Ona elkarteak laugarren aldiz antolatutako pilota txapelketako hirugarren jardunaldia jokatuko dute azaroaren 15ean, ostiralean 17:30ean hasita Goizuetako udal pilotalekuan. Zazpi partida jokatuko dituzte, lau kategoriatan.

Benjaminak

  • Manel Seges eta M. Zurutuza (Umore Ona) — B. Narbarte eta A.Sagardui (Umore Ona)

Alebinak

  • A.Sagardui eta A.Lujanbio (Umore Ona) — M.Martinez eta X.Telletxea (Aurrera)
  • U.Sanzberro eta U.Zelaiaran (Oiarpe) — B.Azpiroz eta M.Korta (Bortziriak)

Infantilak

  • Vertiz eta Allende (Añorga) — Perez eta Etxeberria (Eple)
  • Olaiz eta Leonet (Oiarpe) —  J. Sagastibeltza (Aurrera) eta Sotil (Larraun)

22 urtez azpikoak

  • Zabala (Zazpiturri) eta Apezetxea (Umore Ona) — Etxezarreta eta Arrate (Andoain)
  • Ugalde eta Etxeberria (Oiarpe) — Telletxea (Erreka) eta Odriozola (Eple)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun