Presoen aldeko mendi martxa antolatu dute Leitzan azaroaren 16rako

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 13a, 12:00
Goizean, 08:45etan bilduko dira plazan eta 09:00etan abiatuko dira Guratz mendi tontorrera.

Leitzako Ernaik eta Torreak elkartasun eguna antolatu dute azaroaren 16rako. Mendi martxa izanen dute ekitaldi nagusia, Ernaik antolatua eta egitaraua osatzeko bazkaria, poteoa eta Esne Beltzaren kontzertua ere izanen dituzte Torrean. Azken hauek, Torreak antolatuak.

Mendiko oinetakoak jantzi eta 08:45ean bilduko dira plazan, 09:00etan abiatuko dira Guratz mendiko tontorrerantz eta kaxkoan daudela ekitaldia eginen dute. 14:00etan bazkaria izanen dute Atekabeltzen (txartelak 10 eurotan jarriko dituzte salgai Torrean). 18:30 aldera poteoan hasiko dira eta 00:00etan Torrean izanen den Esne Beltza taldearen kontzertuarekin borobilduko dute eguna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun