Dagoeneko lotuak dituzte eguneko ekitaldi gehienak. Goizean kalejira egingo dute herriko musikari gazteekin eta bi elkarteetan poteoa egitea proposatu dute. Jolaserako tartea ere hartuko dute, garai bateko jokoak berreskuratuz. Bazkaria izango dute gero Pake Tokin eta bazkalondoan mus txapelketa. Arratsaldea girotzeko ekitaldiren bat lotu nahian ere badabiltza: antzerkia, musika...
Herritarrak baserritarrez janztera animatu nahi dituzte eta iaz bezala, jantzi dotoreena duenak saria izango du. Aurtengo berrikuntza banabar txapelketa izango da. Parte hartu nahi duenak azaroaren 15a baino lehen eman beharko du izena Sastinean, baita bazkarira joan nahi duenak ere.