Urduñako Mendi Lasterketan parte hartu zuen aresoarrak azaroaren 10ean eta hotza, euria eta elurra ez ziren oztopo izan podiumean tokia izateko. Hirugarren emakumezkoa izan zen helmugan, 18 kilometro eta 1.500 metroko gainbehera duen ibilbidea osatzeko 01.57.49 behar izan zituen. Andrea Garay izan zen irabazlea (01.48.57) eta Janire Fernandez bigarren (01.53.44).
TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.