Ondotik, Jon Larin eta M. Garmendia A. Legarreta eta Josu Alsuaren kontra aritu ziren. Lehenbizikoak izan ziren garaile (18-16).
Umeei kimuek hartu zieten lekukoa. Oiarpeko U. Sanzberro eta U. Zelaiaran Aurrerako A. Zubillaga eta O. Alkortaren aurka aritu ziren. Oiarpekoak nagusitu ziren.
Haurretan bi partida izan ziren ikusgai. Hernaniko A. Elizazu eta X. Iturbe Aurrerako Sagastibeltza eta Larraungo J. Sotilen kontra aritu ziren. Hernani klubekoak 09-18 nagusitu ziren.
Aurrerako Ijurko eta Larraungo E. Galartzak Umore Onako Legarreta eta Elizegi izan zituzten aurkari eta Umore Onakoek 18-7 irabazi zuten.
Azkenik, 22 urtez azpikoek itxi zuten bigarren jardunaldia. Larraungo I.Galartza eta I. Gurrea Bergarako A.Oteiza eta H.Oterminen aurka aritu ziren. Larraungoek 22-17 irabazi zieten.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!