Heldu den astetik aurrera Jubiloteka izanen dute Aranon, Areson, Goizuetan eta Leitzan

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 7a, 16:00
Burua eta gorputza lantzeko ariketak eginen dituzte.

Astean behin, hiru orduko saioa izanen dute herri bakoitzean, 10:00etatik 13:00etara. Leitzan astelehenetan, Goizuetan astearteetan, Areson asteazkenetan eta Aranon ostegunetan. Izena eman nahi duenak Gizarte Zerbitzuetara, 948 51 08 40 zenbakira, deitu beharko du.

Erabiltzaileek, pentsioaren arabera, dohainik, 5 euro edo 10 euro ordainduta izanen dute zerbitzua. Olaia Salaberria goizuetarra izanen da monitorea eta luzaketak, koordinazioa, oreka, memoria ariketak eta komunikazioa landuko dituzte. Leitzako Udaletxean, Goizuetako Jubilatuen Elkartean, Aresoko Udaletxean eta Aranoko Maisuenean bilduko dira. Gorputza eta burua lantzeko botikarik hoberena jubiloteka dela esanez, herritarrak parte hartzera animatu nahi dituzte. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun