Goizuetako IV. Umore Ona Pilota Txapelketaren bigarren jardunaldia ostiralean

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 7a, 07:00

Joan den astean abiatu zen Goizuetako IV. Umore Ona Pilota Txapelketak, bihar, azaroaren 8an, izanen du segida. Lehendabiziko jardunaldiko argazki-sorta eta hurrengo partiden berri bildu dugu.

Bigarren jardunaldiko partidak 17:30ean abiatuko dira, umeen partidekin. Umore Onako Manel Seges eta M. Zurutza H.Aranberri eta E.Aranberriren aurka lehiatuko dira lehendabizi. Ondotik, Jon Larin eta M. Garmendiak, bikote osatuta, A. Legarreta eta Josu Alsua izanen dituzte aurkari.

Kimuak

Oiarpe eta Aurrera elkarteetako pilotarien txanda izanen da gero. U. Sanzberro eta U. Zelaiaran (Oiarpe) A. Zubillaga eta O. Alkortaren (Aurrera) kontra ariko dira.

Infantilak

Infantiletan bi partida jokatuko dituzte: A. Elizazu eta X. Iturbek (Hernani) Sagastibeltza eta J.Sotilen (Larraun) aurka neurtuko dituzte indarrak.

Ugartemendia (Aurrera) eta E. Galartza (Larraun) elkarrekin Legarretaren eta Elizegiren (Umore Ona) kontra ariko dira.

22 urtez azpikoak

Azkenik, 22 urtez azpikoen txanda izanen da. I. Galartza eta I. Gurreak (Larraun) A. Oteiza eta H. Oterminen (Bergara) konta jokatuko duten partidarekin borobilduko dute jardunaldia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun