Izanak emanen dio izena Leitzako Herri Aretoari

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 6a, 16:45
Gutxi falta dute Leitzako Herri Aretoko lanak bukatzeko.

Leitzako zinea zenak itxura berritzeaz gain, izena ere berria izanen du aurrerantzean: Leitzako Herri Aretoa. Udalak herritarren esku utzi zuen erabakia eta lau izen jarri zituen aukeran: Arizpe, Meaka, Arigunea eta Leitzako Herri Aretoa.

Urriaren 31ra arte izan dute botoa emateko aukera eta Leitzako Herri Aretoa izan da aldeko bozka gehien jaso dituena (botoen %45 jasota), Arizpek (botoen %32), Meakak (%15) eta Ariguneak (%7).  Erabaki honekin izen propiorik erabili gabe, herri-aretoaren ideiak berak eta izanak hartuko du garrantzia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun