Leitzako Kaxkabeltza elkarteak ehun euroko bost erosketa-txartel zozketatuko ditu

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 7a, 07:30
Azaroaren 30era arte Leitzan egiten diren erosketen truke saria eskura daiteke.

Leitzan erosi, denok irabazi izenburupean kanpaina berezia eginen dute azaroan Kaxkabeltza elkarteko kideek. Herrian egiten diren erosketak saritu nahi dituzte eta 100 euroko bost erosketa-txartel zozketatuko dituzte.

Azaroaren 9an, larunbatean jarriko dute martxan egitasmoa eta azaroaren 30era arte Kaxkabeltza Elkarteko kide diren berrogeita sei denda edo zerbitzuetakoren batean erosketa egiten duten bezeroek zigilu bat lortuko dute. Zozketan parte hartzeko bost zigilu ezberdin beharko dira, eta behin txartela osatuta dutenean Kaxkabeltzako edozein saltokitan utzi beharko dute. Bakoitzak nahi adina txartel osa ditzake. 

Irabazleak abenduaren 2an
Abenduaren 2an, astelehenean, jakinaraziko dituzte irabazleen izenak. Eguerdian Karrape irratian zuzenean eginen dute zozketa. Irabazleek Kaxkabeltza Elkarteko kide diren saltokietan erabili beharko dituzte ehun euroko erosketa-txartelak. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun