'Dakienak ez dakienari erakutsi' tailerra azaroaren 8an eginen dute Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 5a, 08:45
Ainhoa Ansa aranoarrak eskainiko du tailerra.

Ostiralean 18:00etatik 20:00etara eskolako jangelan, Ainhoa Ansaren eskutik

Duela bi aste burututako tailerrari segida emanez, Ainhoa Ansak etxean hondakin izateko zorian dauden gauzei aukera berri bat nola eman irakatsiko die goizuetarrei. Azaroaren 8an izanen da eskolako jangelan, ostiralean 18:00etatik 20:00etara.

Berrerabiltze, berreskuratze nahiz zaharberritze tailer irekia izanen da eta aurrekoan bezalaxe, elkarri erakutsiz, ideiak partekatuz eta jakintza elkarbanatuz  ariko dira tailerrean parte hartuko dutenak. Hondakin izateko zorian dauden altzariak, kristalezko edo plastikozko ontziak, oihal zatiren bat... erabiliko dituzte. Mendialdea Mankomunitateak antolatutako tailerrak dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun