Beti Gazteko sokatira talde mistoa nagusitu da Nafarroako txapelketako lehen jardunaldian

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 4a, 13:00
Beti Gazteko talde mistoa bikain ibili zen leitzan, tiraldi guztiak irabaziz.

Lesakako emakumeek berdindu egin dute Txantrearekin pisu arineko lehen jardunaldian Leitzan

Larunbatean, azaroak 2, Nafarroako Sokatira Txapelketako hirugarren saioa jokatu zen Leitzan. Larunbateko jardunaldian 550 kiloz beheitiko talde mistoek eta 480 kiloz beheitiko emakumezkoen taldeek  hartu zuten parte. Mistoan Beti Gazte nagusitu zen tiraldi guztietan eta emakumeen pisu arinean berdindu egin zuten lesakarrek eta Txantreak. Heldu den larunbatean Lesakan erabakiko dira txapelak.

Emaitzak:

550 KILO (Mistoak 8x8) – Lehen jardunaldia

1.- BETI-GAZTE, 4 puntu

2.- TXANTREA, 2,5 puntu

3.- BERRIOZAR, 2,5 puntu

4.- ANTSOAIN, 1 puntu

 

480 KILO (Emakumezkoak 8x8) – Lehen jardunaldia

1.- TXANTREA,  2,5 puntu

2.- BETI-GAZTE, 2,5 puntu

3.- ANTSOAIN, 1 puntu

Datorren azaroaren 9an,  pisu hauetako bigarren jardunaldiak jokatuko dira Lesakako pilotalekuan, larunbatean 17:00etatik aitzinera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun