Autobidea eta Leitza lotzen dituen errepidea berritzeko lanek eragina izanen dute trafikoan

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 4a, 12:53
Ibilgailuei txandakako pasabidea ematen ari dira.

Leitzako herrigunea A-15 autobidearekin lotzen duen NA-170 errepidea konpontzeko lanak eginen dituzte gaur eta bihar, hilak 4 eta 5. Errepideko zuloak betetzen ari dira eta erraietako bat itxi dutenez txandakako pasabidea ematen ari dira. Lan hauek bukatzean, Lopeneko bidegurutzetik Inguruarteko bidegurutzerainoko tartea (NA-1700) berritzeko asmoa dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun