Areson Euskararen Eguna antolatzeko bilera deitu dute bihar arratsalderako

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 4a, 07:00

Kalejira, bazkaria, mus txapelketa, haurrentzako ikuskizuna... izan zituzten pasa den urtean Euskararen Egunaren barne.

Abenduaren 3an festa egun handia izaten dute urtero Areson. Gozatu ahal izateko, ordea, aurretik guztia antolatu behar da. Bihar, hilak 5, udaletxean egingo dute Euskararen Egunari buruz hitz egiteko aurreneko bilera 18:00etan. Herritar guztiei egin diete bertaratzeko deia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun