Pilota partidak izanen dituzte ostegun arratsaldean Leitzako Amazabal pilotalekuan

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 30a, 14:00

Abenduaren 22ko finalerako txartelaren bila lehian ariko dira pilotariak. bankoa.com

Urriaren 31n, 19:30etik aurrera, Bankoa-Diario Vasco pilota txapelketako partidak jokatuko dituzte Leitzako Amazabal pilotalekuan. Promesa mailan, Igoa eta Ganboa, Hormaetxea eta Lizeagaren aurka ariko dira. Nagusietan, berriz, Matak eta Sarasak, Gartzia eta Alduntzin izanen dituzte aurrez aurre. Hamasei urtetik gorakoek 5 euro ordaindu beharko dute sartzea. Bilduko den dirua Aurrera Elkarteko Pilota Eskolari laguntzeko izanen da.

28. aldiz antolatu dute txapelketa eta, aurten bigarren aldiz eginen da emakumezkoen txapelketa. Promesetan gizonezkoen partidak soilik izanen dira, eta nagusietan, emakumezkoenak eta gizonezkoenak. Abenduaren 22an, jokatuko dituzte finalak Zarauzko (Gipuzkoa) Aritzbatalde pilotalekuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun