65 urtetik goitikoek festarako aukera dute azaro hasieran Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 31a, 12:00
Mus eta truk txapelketak jokatuko dituzte aurten ere Goizuetako jubilatuen egunean.

200 herritarrek jaso dute Umore Onak urtero antolatzen duen  festarako gonbidapena

Urteroko moduan zer ospatua izanen dute 65 urtetik goitiko goizuetarrek. Umore Onak antolatuta, azaroko lehenbiziko asteburuan izanen dituzte ekitaldiak. Azaroaren 2an, larunbatarekin, 16:00etan truk eta mus txapellketak jokatuko dituzte. Igandean, azaroaren 3an, 10:00etan pilota txapelketako partidak abiatuko dira, 11:00etan meza eta 14:00etan bazkaria izanen dute elkartean. Bazkalondoan eta aspertu arte Luis Elizegi musika joz ariko da.

Azaroaren 8an tailerra

Hurrengo ostiralean, azaroaren 8an, berrerabiltze, berreskuratze nahiz zaharberritze tailerra izanen dute Ainhoa Ansaren eskutik. Eskolako jangelan bilduko dira 18:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun