Ostiral honetan Asperekin debutatuko du Iker Salaberria goizuetarrak

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 30a, 18:00

Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatuko du 20 urteko goizuetarrak

Jaialdiko bigarren partidan ariko da, Rezusta atzean duela, Elezkano II.a eta Bikuñaren aurka. Joan den abuztu hondarrean bi urteko kontratua sinatu zuen Aspe enpresarekin eta geroztik profesionalen artean entrenatzen ibili ondotik, ostiral honetakoa izanen du estreinako partida.

17:00etan hasiko da jaialdia: lehenbiziko partidan Elordi eta Tolosa, Zabala eta Martijaren aurka ariko dira; bigarrenean eginen du debuteko partida goizuetarrak. Elezkano II.a eta Bikuñaren aurka ariko dira Salaberria eta Rezusta. Jaialdiko hirugarren partidan Agirre eta Egiguren V.a ariko dira. Sarrerak dagoeneko salgai daude.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun